Hitzaldiak

La Arena Hondartza

Ekainak 28 & 29

Cristina de Andrés

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua, Cristina de Andrés lesioen berregokitzean, prestakuntza fisikoan, pilatesen eta yogan aditua da. Surfa maite du eta bere jakintza kirol honetan aplikatzen du. Surf, Power & Soul proiektu profesionalaren sortzailea da, surflarien egoera fisikoa zaintzea helburu duena.

Hitzaldia

“Yoga eta surfa: zure errendimenduaren osagarria”. Yogari buruz hitz egingo digu Cristina de Andrés-ek. Ezagutzen ditugun onurak ez ezik, surflarien errendimendu fisikoa hobetu eta lesioak prebenitzen ditu yogak.
Tailerra

Hitzaldian azaldutakoa praktikan ipiniko dugu. Gure gorputzarekin lan egiten ikasiko dugu eraginkorragoak< izateko eta gure ur-errendimendu hobetzeko, gure gorputz-jarrerak eta mugimenduak perfekzionatuz.
Jonan-Etxebarria.jpg

Jonan Etxebarria

Jonan Etxebarria Socorrismo para surfistas liburuaren idazlea da. Ezinbesteko idazlana dugu kirol honetako zale amorratu guztientzat, hasiberrientzat zein profesionalentzat (taula, bodyboard edo SUP gainean). Liburuak aholkuak eta prozedurak biltzen ditu, itsasoan aurki ditzakegun surflari mota guztientzat baligarria.
Aurkezpena

Liburuak (bigarren edizioa plazaratu berri du argitaletxeak) aholkuak eta prozedurak biltzen ditu, surflariek lehen laguntzei eta ur-salbamenduari buruzko formakuntza lor dezaten.
Salbamendu saioa

Aurkezpenaren ostean salbamendu saio teoriko-praktikoa eskainiko dugu, lehorrean zein itsasoan. Bigarren atalean parte hartu nahi dutenek neoprenoa ekarri beharko dute (iraupena: 2 – 3 ordu).
Libro.jpeg